Presek Kaltetutakoen Mugimenduko buruzagiaren gorpua Brasilgo iparraldean aurkitu dute

[La Vía Campesinako albiste bat | 2016(e) ko Ekainaren 28a

Nilce Magalhães urtarriletik desagertuta zegoen; hidroelektrikoek eragindako giza eskubideen urraketak salatzen zituen.

Nilce de Souza Magalhães, Represek Kaltetutakoen Mugimenduaren liderra (portugesez: Movimento dos Atingidos por Barragens – MAB), asteartean (21) aurkitu zuten Usina Hidroeléctrica de Jirau urtegiko lakuan, Porto Velho hirian, Rondôniako hiriburua (RO) – Brasilgo iparraldeko eskualdea.

Militantea urtarrilaren 7an desagertu zen, eta eskuak eta oinak soka batekin lotuta eta harri bati lotuta zituen. Hidroelektrikako langileek aurkitu zuten bere etxe zaharretik 400 metrora, arrantzaleen kanpamendu batean, Mutum ibaian.

Nilceren alabak Institutu Mediko Legalera deitu zituzten gorpua ezagutzeko. Baieztapena, ordea, DNA azterketaren emaitzarekin izango da, gutxi gorabehera 15 egunen buruan. Mugimenduak emandako informazioen arabera, Nilceren omenezko ekitaldi politiko bat Porto Velhon egingo da laster.

Militantzia

Liderra ezaguna zen eskualdean, Jirauko Hidroelektrikoaren ardura zuen partzuergoak, Brasilgo Energia Sostengagarriarena (ESBR) deitutakoak, egindako giza eskubideen urraketak salatzeagatik.

Salaketek bi ikerketa zibil sortu zituzten, Ministerio Publiko Federalak eta Estatukoak egiten ari direnak. Bata Arrantza Jarduerari Laguntzeko Programa ez egiteari buruzkoa da, eta, bestea, izaera kriminalekoa, monitorizazio-errelatorietan datuak manipulatzearen araberakoa.

Nicinha, ezaguna zenez, Nei lankidearekin bizi zen olanazko karpan ikusi zuten azken aldiz, beste arrantzale familia batzuekin kanpamentu batean, "Velha Mutum Paraná" eskualdean.

Duela bi hilabete inguru, Edione Pessoa da Silvak, militantearen hilketa aitortu ondoren preso zegoenak, "Edvan Mariano Rosendo" Estatuko kartzelatik ihes egin zuen, baita Porto Velhotik (RO) ere.

Indarkeria areagotzea

2015ean, landa-eremuko indarkeria maila historikoetara itzuli zen Brasilen, eta 50 heriotza erregistratu ziren lurralde nazional osoan. Rondônian bakarrik 20 erailketa eta 3.928 gatazka izan ziran lurren pose borrokan, Lurraren Pastoral Batzordearen (CPT) kontakizunaren arabera.

Oraindik 23 pertsona daude heriotza mehatxupean eta lau hilketa saiakera izan dira. Testuinguru horretan bertan, uraren inguruko 3 mila gatazka baino gehiago daude Brasil osoan. Izan ere, Amnesty International giza eskubideen defentsarako erakundeak "giza hilketen izurrite" gisa kalifikatu zituen datu horiek.

Jatorrizko albistea La Vía Campesina-n: VER AQUÍ


Argazkia: censat.org