LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzaren aurrean salatu dutenez, basogintza sektorean neurri falta dago eta horrek lan istripuen tasa "onartezina" pairatzen du. Era berean, egungo baso-ustiaketaren eredua aldatzea eskatu dute.

Azken urteetan basogintzak hilkortasun tasa altuak izan ditu. Sektore hori eraikuntza bera baino 10- 15 aldiz hilkorragoa da bere langile kopurua ikusita (nekez izango dira 1.000 langile Euskal Herrian). Sektorearen sakoneko prekaritatea da oinarrizko arrazoietako bat; adibide gisara, 2018ra arte eremu horretan oso langilek gutxik ziharduen alta emanda dagokion CNAEan, eta ikuskaritza kanpaina baten ostean bat-batean altan emandako langile kopuruak nabarmen egin zuen gora. Horrek ez du esan nahi langile kopuruak gora egin zuenik, baizik eta lanean ziharduten langile asko altan eman zituztela.
Bistan da aktibitateak badituela berezko arriskuak, baina basogintza ereduak, hain zuzen basogintza intentsiboak, arrisku horiek nabarmen areagotzen ditu. Euskal Herrian, eredu hori batez ere Kantauri isurian ematen da, gerraosteaz (1940) geroztik, beraz, termino historikoetan oso berria da. Kanpoko espezieak hazkunde azkarreko espezieak aldatu, hazi eta matarrasa moduan ateratzen dira denbora ziklo motzetan. Horretarako makineria astuna erabiltzen da eta mendian pistak irekitzen dira egurra atera ahal izateko. Gainera, interbentzioak askotan lur eremu pribatu txiki, bakan eta urrunetan egin behar izaten dira, lanerako planifikazio egokia eramateko aukerak murriztuz.
Azken hamarkadetan ikuspegi ekonomikotik porrot egin du, bidean milioika euro publiko xahutu ditu diru laguntzetan; bioaniztasun ikuspegitik, berriz, gure mendi lurrak eraldatu ditu, bertako basoak eta espezieak masiboki alboratu ditu eta, era berean, matarrasek eta habitataren eraldaketak bertako fauna larri erasotu du. Zer esanik ez lan osasunaren ikuspegitik. Izan ere, basoaren ustiaketa intensiboa ordekan edo lur lauetan egin behar litzakeenean, teknika horiek gure malkarretara ekartzean arrisku faktorea muga onargaitzetara iristen da.