Agustin Beroiz Astigarragan (Gipuzkoa) ari da baratzegintzan. Iruñeko erdi-gunean dauden Arantzadiko ortuak utzi behar izan ditu, delako “jardin pedagogiko” baten proiektu eztabaidatua dela-eta kanporatua, beste zeinbait laborari bezala. Basherri sarearen aldizkariak egindako elkarrizketa dakargu orriotara. Agustin Beroiz bizitzeko eta egiteko modu tradizionalak oinordetzan jaso dituen baratzezaina da, landareen bitartez bere bizitza zuzentzen ikasi du, errespetuaren legean oinarrituz. Modu honetan hainbat gazteri lurra ulertzeko eta bizitzaren zirkulua errepikatzeko bideak...