Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Iparraldeko behi Pirenaikaren elkartea sortu da [Etxalde 21]

Hazle mutxo batek osatzen du mementoan. Arrazaren promozioa bultzatu nahi du elkarteak. Irailaren 22an sortu da ofizialki. Iparraldeko behi Pirenaikaren elkarteak hamar bat hazle biltzen ditu dagoeneko eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHLG) laguntzarekin ibiltzen da. Azken urteetan, Ainizako elkarteak bisita zonbait antolatu izan ditu Gipuzkoan eta Nafarroan, behi Pirenaika hazkuntza batzu ikusteko. Laborari multxo batek interesa erakutsi zuen eta teknikalari batekin eraman ziren bilkurak, beharrak eta nahiak zoin ziren aztertzeko. Irailaren 22ko bilkurarekin, forma ofiziala eman zaio taldeari....

«Herri laborantza da egungo arazo handiei erantzuteko soluzioa» [LAURENT PINATEL]

LAURENT PINATEL. LABORARIEN KONFEDERAZIOKO BOZERAMAILEA Egunotan kongresua egiten ari dira Laborarien Konfederazioa sindikatukoak, Izpuran (Nafarroa Beherea). Herri laborantzaz gain, TTIPa, klima aldaketa eta bertze hainbat gai izanen dituzte solasgai. Bertze herri anitz zituzten aukeran, baina Euskal Herrira etorri da kongresua egitera Laborarien Konfederazioa, Frantziako ezkerreko laborarien sindikatua. Herri laborantzaren bidean «aitzinatua» ikusten dutelako lurraldea, Laurent Pinatelek azaldu duenez (1970, Saint Genest Lerpt, Frantzia). Sindikatuko bozeramaile...
error: Content is protected !!