Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Aho batez onartua izateko bidean da Emakume Nekazarien Estatutua

Urriaren 15ean Eusko Legebiltzarrean azken bozketa egitea aurreikusi dute, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko Babes zabala atzean duela sartuko da indarrean laster Emakume Nekazarien Estatutua. Landa eremuko emakumeen lanari aitortza egin eta haien eskubideak hobetzeko asmoz egindako proiektu aitzindaria da, eta ez du parekorik Europako Batasunean. Egitasmoa lege bihurtzeko tramitazioa azken fasean sartu da, eta litekeena da Eusko Legebiltzarrean alderdi politikoen aho batezko babesa lortzea . Estatutuaren...

SONIA INGUNZA ZUMALDE: «Munduan elikagaien ekoizpenean jarduten direnen %65 emakumeak dira, eta, gehienak, pobreak»

GARA/NAIZ | 2015/03/07 Baserritar ekologikoa da. Pasa den astean Maliko Selingue herrian izan zen EHNE Bizkaia ordezkatzen, mundu osoko baserritarrak batu dituen bilkura batean. Gaien artean, emakume baserritarra. Sonia Ingunza Zumalde baserritar ekologiko areatzarrak hamar urte daramatza ortugintza ekologikoan profesionalki lanean. Biologia ikasketak egiten hasi zen bere garaian, hura utzi eta zerbait «praktikoagoa» ikasten hasi arte. «Eskuekin lan egin nahi nuen, horregatik nekazaritza ikasketak egitera joan nintzen, lanbide hezkuntzan....