ARGIA / UNAI BREA @unaibrea 2016ko uztailak 22 Europako Batzordeak esnearen merkatuaren egoera egonkortzeko diru-laguntza sorta aurkeztu du. Besteak beste, 150 milioi euro bideratuko dituzte 2016ko azken hiruhilabetekoan ekoizpena beren kabuz gutxitzea erabakitzen duten ekoizleei ordaintzera: 14 zentimo, ekoizteari utzitako litro esneko. ANDONI GARCIA (EHNE-BIZKAIA) Gogora ekarri behar da kuota sistema bertan behera uzteak ekoizpena asko handitzea eta prezioak asko jaistea eragin duela (ikus Esne ekoizleak Europako merkatu librean gatibuerreportajea,...