Etxaldeko emakumeen taldeak deituta, neguko auzolana egin dugu 14 lagunek pasa den urtarrilaren 27an. Lekua, Antzuolako Pikunieta baserria (Gipuzkoa). Mendi-mendian. Egitekoak, gaztategia eta biltegia margotzea eta artegiko azpigarriak aldatzea. Baina lan zehatz horietan laguntzetik haratago, auzolana aukera ederra izan da Josebe Blanco eta Exkerra artzainen errealitatea ezagutzeko. Eta, bide batez, auzolana beti da une egokia konplizitateak josteko, beste kide batzuk ezagutzeko, bizitza partekatzeko... Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak...