LAURENT PINATEL. LABORARIEN KONFEDERAZIOKO BOZERAMAILEA Egunotan kongresua egiten ari dira Laborarien Konfederazioa sindikatukoak, Izpuran (Nafarroa Beherea). Herri laborantzaz gain, TTIPa, klima aldaketa eta bertze hainbat gai izanen dituzte solasgai. Bertze herri anitz zituzten aukeran, baina Euskal Herrira etorri da kongresua egitera Laborarien Konfederazioa, Frantziako ezkerreko laborarien sindikatua. Herri laborantzaren bidean «aitzinatua» ikusten dutelako lurraldea, Laurent Pinatelek azaldu duenez (1970, Saint Genest Lerpt, Frantzia). Sindikatuko bozeramaile...