Notre-Dame-Des-Landes aireportua eraikiko duten guneko biztanleen kanporaketen eta aireportuaren eraikitzearen aurka, 20.000 pertsonak, mila bizikletak eta 400 traktorek Bretainiako Naoned hiriko (Nantes frantsesez) Chevire zubia blokeatu zuten zapatuan. Bretainiako hiriburuan eraiki nahi duten aireportuaren aurkako protestak 2000. urtean hasi ziren. Aireportua eraiki nahi den eremuko biztanleek –ZAD, Zone A Defendre (Defendatu Beharreko Eremua) bezala ezaguna– bertatik joateari uko egin zioten. Hamaika etxebizitza eta...