Muniozguren anaiek kaleko bizimodutik baserrirako bidea egin zuten duela bost urte. Lana utzi eta proiektu berri batean murgiltzea otu zitzaien. Betidanik buruan bueltaka ibili duten hori martxan jarri zuten. Ahuntz esnearekin gazta ekoizten hasi ziren Urregarai mendiaren (Santa Eufemia) hegalean. Larruz deitura jarri diete beren produktuei. «Ahuntz esnearekin egindako gazta etorkizuneko elikagaia izango dela diote adituek, osasuntsuagoa da eta gizakiok hobeto onartzen ditugun proteinak...
Erraza da jakitea Karrantzako Vista Alegre baserriaren izena nondik datorren. Matienzo auzoan kokatua, Karrantzako harana ia osorik ikus daiteke bertotik. Euskal Herriaren mendebaldeko muturrean kokatutako haran honek abeltzaintzan tradizio handia du. Azkenengo hamarkadotan intentsifikaziorako joera izan du, larreak alde batera utziz eta ukuiluratze intentsiboaren alde eginez. Cesar eta Jose Antonio, Valera anaiak, abeltzainak izan dira betidanik. Beraiek behiak ukuiluratzeko bidea egin zuten, baina baita larreetara bueltatzekoa ere. «Nahiz...