Lurrik Gabekoen Mugimenduaz gain, Brasilek eta Latinoamerikak dituzten erronkez jardun du Stedilek BERRIArekin. Benetako klase borroka bat ikusten du, kapitalaren eta langileen ereduen arteko talka bat. Buenos Airesen erreferentziazkoa izan da Joao Pedro Stedileren itzal handia (Lagoa Vermelha, Brasil, 1953), CLOC Nekazaritza Erakundeen Latinoamerikako Konfederazioaren VI. Kongresuan lurrik gabeko jendearen alde egindako lan luze eta oparoagatik. Brasilen gaur-gaurkoz erronka...