ARGIA / Begi Bistan / Asterokotasunaren isla grafikoa 2012ko urtarrilean okupatu zuten lehen aldiz Andra Mari auzoko Tosu landa. Getxo metropolitarrean porlanak estali ez duen eremuan parkinga ezarri nahi dute, inguruan eraiki asmo dituzten 8.000 etxebizitzen aurrekari. Baratze komunitario zena erresistentzia eta desobedientzia gune bilakatu dute, udal gobernuak (EAJ) obrak berehala abiatu nahi dituelako. Nonahi ugaltzen ari diren bi mundu ikuskera kontrajarrien arteko talka dugu Tosun: lurra negoziorako ala...
Erraza da jakitea Karrantzako Vista Alegre baserriaren izena nondik datorren. Matienzo auzoan kokatua, Karrantzako harana ia osorik ikus daiteke bertotik. Euskal Herriaren mendebaldeko muturrean kokatutako haran honek abeltzaintzan tradizio handia du. Azkenengo hamarkadotan intentsifikaziorako joera izan du, larreak alde batera utziz eta ukuiluratze intentsiboaren alde eginez. Cesar eta Jose Antonio, Valera anaiak, abeltzainak izan dira betidanik. Beraiek behiak ukuiluratzeko bidea egin zuten, baina baita larreetara bueltatzekoa ere. «Nahiz...
Usurbil, 1961. Paisaia kulturalean espezializatutako paisajista eta ingeniari agronomoa, landareei buruzko jakintza biltzeari eta zabaltzeari buru-belarri emana azken hamarkadetan. Argian astero-astero artikuluak idazten hogei urte inguru daramatzan honetan, Errekondok aspaldiko proiektua gauzatzear du, “dibulgazio lan horri beste forma bat emate aldera”: Bizi Baratzea, aldizkari honekin elkarlanean egindako liburua. Apirilaren 28an egingo den aurkezpenaren atarian, lan horren zergatia azaldu digu egileak. Oro har landareez idazten duzu Argian, baina...