Pasa den astezkenean, Ekolapiko egitasmoren baitan dauden hiru eragileek –Cristina Enea Fundazioa, Biolur eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua)– ikastetxeetan Ekolapiko egitasmoa indarrean jartzeko gidaliburua aurkeztu zuten Donostian. Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazo ezagunen babesa izan zuten ekitaldian. Gidak egitasmoaren ibilbidean pilatutako esperientzia eta hausnarketak biltzen ditu, egitasmoa martxan jartzeko irizpide, pauso eta xehetasunekin. Ekolapikok, bertako baserrietan ekoitzitako elikagaien bidez elikadura ekologikoa eta osasuntsua ikastetxeetako jangeletan txertatzeko...
Agur t’erdi Zuen erakundera zuzentzen gara GURE PLATERA GURE AUKERA plataformatik, eskola jantokien inguruan gertatutako azkeneko gertapenen aurrean buruko ditugun ekimenak aurkezteko. Gure seme-alabek 175 egunez urtean erabiltzen dute jantoki zerbitzua. Euskal Eskola Publikoan 92.000 menu ematen dira egunero. Kontuak egiten hasita, ohartuko gara urtero 16 milioi menu baino gehiago banatzen direla gure eskola publikoetan. Menu hauek guztiak sukaldaritza kolektiboko (catering) 7 enpresak kudeatzen dituzte. Eta hau horrela da...
Bi dira EAEko ikastetxe publikoen artean bertako sukaldeari eusten dioten bakarrak, biak guraso elkarteek kudeatuak: Larrabetzukoa 2010 urtean ezagutu zenuen ARGIAn (2.225 zenbakian), zeinak bertako ekoizleei erosten dizkien lehengaiak. Txikiaren bentajak. Oraingoan bestea ezagutuko dugu, Erandioko Altzaga ikastetxea, eta jantoki handi honetan (540 ikasle inguruk bazkaltzen dute egunero), ikus dezakegu nola egiten duten talka elikadura eta kudeaketa burujabetzak Eusko Jaurlaritzak fermuki bultzatzen duen catering...
Experientzi batzuk. Kurutziaga Jantokia Egun, gure gizartean zabaltzen ari den kezketariko bat da kontsumitzen ditugun produktuen kalitatea eta jatorria, zer jaten dugun eta non ekoitzia den jaten dugun hori, alegia. Gure helburua gaur eguneko eskaintza hobetzea da: ikastolako jantokian, gure haurrek sasoian sasoiko produktuak, bertakoak eta ekologikoak kontsumituz. Gainera, jantokiaz haratago, garrantzia eman diogu bestelako aztura osasuntsuak hartzeari ere (hamarretako osasuntsuak, hortzak garbitzeko ohitura, eguerdiko zaintza bideratua…) «Polita,...