Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

EREIN BEHARREKO HAZIAK: HAMAR EGUN BRASILGO VIA CAMPESINAREKIN [ANTXOKA AGIRRE/GARA]

Lehen sektoreari gehiegi begiratu gabe bizi denak ere badaki kuadrillako pare bati otar bidez ortutik zuzenean ekartzen dizkiotela barazkiak. Esnearen inguruan egon diren gatazken berri ere izango zuen akaso. Edo konturatu da labela duen tomatea harria baino gogorrago egoten dela normalean. Begia gehiago zorroztuko balu, ordea, bertako nekazari askok apustua egin duela ere ikusiko luke, eta harrituta geldituko litzateke apustu horren dimentsio politiko eta eraldatzaileaz, akaso. Horretara...

«Eztabaida politikoa kalean izan behar dugu eskuinarekin» [JOAO PEDRO STEDILE, MST]

Lurrik Gabekoen Mugimenduaz gain, Brasilek eta Latinoamerikak dituzten erronkez jardun du Stedilek BERRIArekin. Benetako klase borroka bat ikusten du, kapitalaren eta langileen ereduen arteko talka bat. Buenos Airesen erreferentziazkoa izan da Joao Pedro Stedileren itzal handia (Lagoa Vermelha, Brasil, 1953), CLOC Nekazaritza Erakundeen Latinoamerikako Konfederazioaren VI. Kongresuan lurrik gabeko jendearen alde egindako lan luze eta oparoagatik. Brasilen gaur-gaurkoz erronka...