ATZEKOZ AURRERA. JOSE ANTONIO ZAMALLOA. UXARTE SAGARDOTEGIKO ARDURADUNA Bizkaiko txotx garaiari hasiera emango diote gaur, Zornotzako Uxarte sagardotegian. Aitzol Atutxa aizkolaria da gonbidatu nagusia, eta, Zamalloaren arabera, «puntuan» dago edaria. Baserriari irtenbide bat emateko jarri zuen martxan Uxarte sagardotegia Jose Antonio Zamalloak (Zornotza, Bizkaia, 1958). Ez eraikinari probetxua ateratzeko bakarrik, baita inguruko lurrei ateratzeko ere. «Fruta arbolak landatzen hasi nintzen, gehienbat sagarrondoak, etorkizunean baserria bera sagardotegi bihurtu nahian». Urteak...
Muniozguren anaiek kaleko bizimodutik baserrirako bidea egin zuten duela bost urte. Lana utzi eta proiektu berri batean murgiltzea otu zitzaien. Betidanik buruan bueltaka ibili duten hori martxan jarri zuten. Ahuntz esnearekin gazta ekoizten hasi ziren Urregarai mendiaren (Santa Eufemia) hegalean. Larruz deitura jarri diete beren produktuei. «Ahuntz esnearekin egindako gazta etorkizuneko elikagaia izango dela diote adituek, osasuntsuagoa da eta gizakiok hobeto onartzen ditugun proteinak...