Txapel Koop, 2023ko Programa Cultiva-ren ustiategi anfitrioirik onenen artean

Txapel Koop reconocimiento mejor anfitrion Cultiva 2023

Markel Enzunzak, Txapel Koop esnekietan espezializatutako Errigoitiko kooperatibaren izenean, "2023ko Landaketa Programako ustiategi anfitrioirik onenen" aitorpena jaso du Madrilen.

Txapel Koop, bere esnekiak Bizkaigane izenarekin merkaturatzen dituena, hiru egonaldiko nekazaritza-ustiategi anfitrioia izan zen joan den urtean, eta zazpi baserritar gazte bertaratu ziren beren teknika agroekologikoak ikastera, Nekazaritza Ministerioak sortutako Programa Cultivaren barruan.

Bizkaigane duela berrogei urte baino gehiago sortu zen Errigoitin (Bizkaia). Honen sortzaileak erretiro adinera hurbiltzen joan diren heinean, belaunaldi-berritze prozesu bati hasiera emateko beharra ikusi zen. Honela, 2018. urtean Txapel Koop. Elkarte Txikia sortu zuten, gaur egun 10 kidek osotzen duen lan taldea. Berritze prozesu honetan, Bizkaiganeko ustiategi eta gaztandegiko instalazio berriak eraikitzeko proiektua ere garatu zen eta 2021. urteko urtarrilean 1.700m2-ko instalazio berriak, ardi eta behientzako ukuiluak eta gaztandegia inauguratu ziren.

Hasieratik argi izan zuten lurrari lotutako abeltzaintza garatu nahi zutela eta era estentsiboan abereak maneiatzeko bidea jorratzen hasi ziren, horrela, 1.998. urtean, filosofia horri eutsiz, eredu ekologikoan ekoizteko apustua egin zuten.

Ardatz nagusia tokiko kontsumoan eta salmenta zuzenean oinarrituz, ekoizle eta bezeroen arteko harreman estua eta kalitatezko produktu osasungarrien garapenaren bitartez, inguruko bizilagun eta herriak elikatzea du helburu proiektu honek. Era berean, merkatuan lehiakorrak izateko eta bezeroen fideltasuna bermatzeko, produktuen berrikuntzaren aldeko apustua egitea eta produktu gama zabaltzea ezinbesteko eginbeharra dela argi dute.