Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sareak Urduñako Udala saritu du elikadura-sistemaren trantsizio agroekologikoaren proiektuagatik, "ikuspegi integral batekin elikadura-estrategiak garatzen erreferente eta aitzindari den udalerri txiki baten adibidea".
Udalerri-sare horrek Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sarearen urteroko estatuko topaketa egin du azaroaren 16tik 18ra Aínsan (Huesca). Bertan, Espainiako Estatuko udalerrietako eta elikadura jasangarri eta osasungarriaren aldeko lanean espezializatutako gizarte-erakundeetako ehun ordezkarik baino gehiagok parte hartzen dute. Zaragoza, Kordoba, El Prat de Llobregat, Urduña eta Rivas-Vaciamadrid saritu dituzte "Elikatzen duten Hiriak eta Herriak" ekimenaren bigarren edizioan, Milango Itunarekin batera antolatutako nazioarteko aipamen bereziarekin.
Urduñako udalerriak 2003. urtearen hasieran ekin zion trantsizio agroekologikoari. Krisi garrantzitsu batean murgilduta zegoen udalerri bati norabide berri bat emateko beharra prozesuaren hasiera izan zen. Agroekologiaren printzipioak eta metodologia parte-hartzaileak gidari hartuta, trantsizio agroekologikoaren bideari ekin zitzaion, eta hamar urte igaro ondoren, tokiko balioak berreskuratzean eta kontserbatzean oinarritutako tokiko proiektuez elikatzen jarraitzen du prozesu horrek.
2000ko hamarkadaren hasieran, udalerria egoera zailean zegoen, industria-sektorea ia desagertuta zegoen, erabiltzen ez ziren azpiegitura ugari zeuden eta baliabide ekonomiko gutxi. Tokiko krisiaren testuinguruak udalerriaren etorkizuna birplanteatzeko beharra sortu zuen.
Aldaketaren hasiera markatu zuten zenbait inguruabar izan ziren: udalerriaren garapen integralaren aldeko apustua egiten zuen plan estrategiko bat, lehen sektorea lehen aldiz jarduera ekonomikotzat hartuz; Behargintza enplegu-zentroa sortzea, eta, ondoren, Urduñederra garapen-agentzia, besteak beste, Udaleko sustapen ekonomikoaren arloaren erantzukizuna bere gain hartuko zuena; eta sektorea antolatzea, Urduñako Abeltzainen Elkartea eta Ruzabal Bedarbideko Batzarra eratuz.
Emaitzak nabariak izan dira:
Desde las voces de sus protagonistas directos, este documental narra la apuesta de Orduña por un nuevo modelo de producción y consumo, más justo y sostenible. De esta manera, el público podrá conocer las claves de este proceso de desarrollo local, basado en el sector primario.
Urduñako Ekoizpen-eko koordinatzailea da Marijo Imaz Gurrutxaga. Hirian azken hamarkadan agroekologiaren esparruan eginiko ibilbidea izan du hizpide.
En las Jornadas "Elikadura 21: El futuro de la alimentación y retos de la agricultura para el siglo XXI" celebradas en 1917 y organizadas por Etxalde, se presentó el trabajo "Claves en la Transición hacia Sistemas Alimentarios Agroecológicos", de Maria Jose Imaz Gurrutxaga, en el que se analizan, por un lado, las claves de la transición hacia un sistema alimentario local diseñado sobre los conceptos de la soberanía alimentaria y la agroecología partiendo de la experiencia práctica desarrollada en Orduña, y por otro, el impacto económico, social y ambiental del proceso.