«Gizakiok gero eta gehiago bizi gara eta azienda gutxiago, horretaz hausnarketa egin beharra dugu» Xabier Sestorain| Artzaia

06_ETXALDE.Xabier Sestorain Zabaleta, 47 urteko leitzarra, artzaia da. Usategieta mendatearen gailurrean ageri da bere baserrirako bidea erakusten duen seinalea: Gorritz. Izen bereko gazta egiten du. Bere bokazioa argi izan du beti eta nekazaritza ikasketak egin zituen, lehenengo Oronotz-Mugairen eta gero Iruñean, «baina ez nuen bukatu, ganberrotu egin nintzen eta eskolan baino gehiago barrikadetan egoten ginen (barrezka)». Ikasketak utzi eta etxera bueltatu zen. Urtebete eraikuntzan egin zuen lana, anaiak soldaduska egin behar zuenez haren tokia betetzera. Bazuen aukera eraikuntzan segitzeko baina bere apustua garbi zuen.

– Zein da zure ustiategiaren oinarria?
Ardiak, oilo batzuk arrautzak saltzeko, eta etxerako txekorra, txerria eta baratza.

– Inguru honetan mantentzen da ohitura txerria hiltzeko?
Bai bai, hemengo baserri gehienetan txerria hiltzen da oraindik ere.

– Nekazaritza aktibitatea oraindik ugari mantenduko da Leitza inguruan.
Oinarria fabrika da. Kanpoan lana egin eta gero etxean ere bai, baina terrenoak eta mantentzeko, gehienbat. Baserritik bizi garenak izanen gara sei-zortzi inguru. Seguridade Sozialean alta emanda berrogeitik gora, baina mixtoak.

– Gurasoengantik jaso duzu baserria. Nolakoa izan da bere garapena?
Gutxi gora behera orain dela 30 urte erosi zuten baserria gurasoek. Aurretik maizterrak ziren. Gurasoak fabrikan lanean aritzeko aukera izanzuten, baina ez zitzaien gehiegi gustatu. Baserri honetanegonen ziren gutxi gora-behera 12 hektarea inguru,apustua egin zuten eta erostea lortu zuten, eta eskerrak.

-Nolakoa zen garai hartan Gorritzbaserria?
Hasieran denetik genuen,garai hartako baserri tipikoa zen. Esnetarako eta haragitarakobehiak, ardiak, oiloak, txerriak eta behorrak. Momentubat iritsi zen kuota zela eta esnearen kalitateazela, grasa goratzea, proteina goratzea, bakterologia… inbertsiohandiak egitea eskatzen zuela segitzekotan aldehorretatik. Beste aldetik ikusten genuena zen gazta saltzengenuela nahiko erraz eta ardiek eskatzen zuten askozinbertsio gutxiago egitea. Horrela erabaki genuen poliki-poliki behiak kentzera joan eta ardiak jartzea.

-Momentu honetan zenbatardi dituzu?
Azken urteetan egon da aldaketarik artaldean?Ibilbide bat izan da. Urte batzuk egon dira gazta oso errazsaltzen zirenak eta orduan 350-360 buru izan genituen. Azken urteotan 300en bueltan ibili gara.

-Zer zaude, zeu bakarrik?
Gurasoak ere badaude, ama batez ere, eta anaiak eta arrebakeskua botaz tarteka, eta udaran azken urte hauetanhiru hilabeterako langilea hartzen dugu jornalean.
Belar garaian hartzen dugubatez ere, guk lehengo moduan segitzen dugu: otsaileanumatu eta San Josetarako axuriak kendu etajezten hasten gara martxoan.
Martxotik abuztura bitarte,beti ere dagoen giroaren arabera, zenbat gazta egin behar dituzun ikusten duzu. Nisaiatzen naiz behinik-behin salmentari nola dihoan begiratueta horren arabera produzitzea, soberakinik ezizatea. Gutxiago egin behar bada gutxiago egin. Gaztaasko eta asko eginda gure buruaren kontra etortzen baita.

-Belarrak noiz egiten dituzu?
Orain, maiatza, ekaina eta uztailean. Gu oinarritzengara batik bat bertako alimentazioarekin.
Baserri honek 10 hektarea dauzka,denetarik dago, ohiana ere bai. Errentan hartuta bestehektarea batzuk ere bai eta gero beste sei hektarea komunalakerabiltzen ditugu kanona pagatuz. Bere garaianixtor leku ziren, iratzea edo garoa egiteko. Horiek roturatueta belatsoa (belardia) egin genituen.
Izan ere guri Leitzakomendi larreak erabiltzeko oso zaila ipini zitzaigun. Erabiltzeabaduzu, baina urte batean gertatu zitzaigun ahariakez zirela bereizten mendian eta pasatu zitzaigunardiak modu salteatuan umatu zirela. Guri denak bateraedo bi txandatan komeni zaigu umatzea, baina ezorain hogehi, gero hogieta bost geroago beste hogei…
Garai batean egiten zen SanJoanetan ahariak erretiratu eta San Bartolomeetan berriromendira bota. Orduan, irailetik aurrera bere ziklonaturala errespetatzen zen, irailean alkertzen dira, otsaileanumatu eta San Josetarako kendu. Baina jendeaerraz-aldera egitearren hasi zen mendira bota eta utzi.

– Axuria edo bildotsa gaur egunEguberrietan gehiago saltzen da.

Lehen San Josetarako zen etaorain jarri da Eguberritarako, baina guk ezin dugu horiegin. Hau azkenean 700 metrora dago, itsasotik gertu…
Euskal Herrian dagoen tokieuritsuena da. Hemen kanpoa aprobetxatu nahi baldinbada, behar du martxotik aurrera.
Axuriak Eguberrietarakojarri ezkero ardien bazka kanpotik erosi behargenuke. Nahiz eta belarra sartu, hotzaldia etortzenbada produkzioa ikaragarri jeisten zaie.
Lehenago, bere garaianaxuriak 14-18 kilorekin kentzen ziren eta orain 10 kilotankendu beharra dago, kaleko jendeak ez baitu nahi gehiagokoa.
Niretzako axuri finagoada 14-18 kilo artekoa, belarra jaten duen axuri hori.

– Bildotsen kontsumoan ez ezik,ardien ekoizpena ere aldatu egin da azken urteetan.
Urte guzti hauetan eboluziobat egon da. Lehenago ardiek pusketa bat gutxiago ematenzuten. Produkzio fuertearen garian lehenago litro bat edolitro eta berrehun ikaragarri zen eta orain litro eta erdiematen dute. Eta hori nere kasuan, badira gehiago ematendutenak. Horrek buelta dakar. Ardia ahuldu egitenda, indarra produkziora joaten zaio eta errape mina zeinbestelako gaitz gehiago hartzen ditu.

-Ardien eboluzio genetikoarenondorioa da hori?
Genetikaren eboluzioarenondorioz ardia ahuldu egin da, gaitzak harrapetzekoerreztasun handiagoa du. Biziraupena ere jeitsi egin zaio.
Lehenago hamabi urte ederkiaguantatzen zuten eta orain zortzi-hamar urte inguru horretandabiltza. Badugu hausnarketa bat egiteko artzantzaneta nekazaritzan gabiltzan guztiok: gizakionbiziraupena goratu egin da eta aziendarena egin da bajatu.
Jarrera hori guztiz inhumanoada. Uste dut apustua Egin behar dela poliki-polikia ziendaren osasunari begiratzeko, ez produkzioari.
Oreka bat bilatu, produkzioabai baina osasuna ere bai.

-Ekoizpena eta osasuna ipatudituzu. Aziendaren osasunean elikadurak ere eragina izangodu.
Errapeko mina eta kangrenaesaten zaion hori proteinaren repunte batekin harrapatudezakeen begiratzen ari naiz.
Hori belazean ere harrapatudezake, trebol asko baldin badago horrek ere eragin dezake.
Horrek esan nahi du larreasegun nola dagoen, pentsua ere horren araberakoaizan behar dela. Larreak proteina asko badu, pentsuaproteina bajukoa eman behar.
Eguberritan ardiak jeizteatokatu izan zait eta pentsua zein belarra proteina bajukoajaten zuten. Batek berak ere ez zuen errapeko minik harrapatu.
Hotzak egin zituen,beroak, parrillan zeuden eta ez zuten harrapatu. Bainamartxotik aurrera bai, pentsuak proteina gehiago eta larreakindarrean zeudelako.

-Gaztaren ekoizpen aldetik, ze kopurutan zabiltza?
Gu 3.000 kiloren bueltanibiltzen gara. Ia gehiena Leitzan saltzen dugu: ostiralerokoazokan eta Lizarraga harategian. Donostiakodenda baten eta Astesuko harategi baten ere saltzen dugu.
Axuriak Gipuzkoan saltzenditugu, Asteasuko Iraola harategiaren bitartez eta etxetikere bai.

– Lehen aipatu duzunez, argiizan behar da gehiegizko ekoizpena ez dela ona.
Sobreprodukziorik ez da behar. Kontsumoaren araberako ekoizpen bati begiraibili behar da beti. Hortik aurrerakoak pelikulak dira.
Kanpora saldu bai, salduahal izango duzu parte bat baina hori ez da erreala etaameskeria horretan dabilenak uste dut oinak ez dituelalurrean. Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau,bada honetan ere berdina.
Autoerregulatu eta neurrianibili behar dela uste dut.
Aditu izan da produkzioahanditu egin behar dela, hori oso erraza da esatea, bainagero egin behar da saldu.
Non eta helburua ez badaprezioa bajatzea. Normalean kapitalak gauzak helburu horrekinegiten ditu, prezioak jeitsi, justuan dabilena eliminatueta gero bera gelditu.

– Kalitatearen aldeko apustuaegitearen aldeko proposamenak badaude. Gaztaren diferentziazioabilatzearena, adibidez transgeniko gabe, edosiloaren ordez belar ondua soilik erabiliz.
Horretan uste dut bai eginbeharko litzatekeela apustua.
Siloa nik garbi ikusten dutezetz. Belar lehorra askoz hobea da, nire irudipenez behinik-behin. Azienda ikusi besterik ez dago eta bestelageure buruak engainatzen besterik ez gara ari. Ensilatuarekinez da soilik gaztari problemak ekartzen dizkiola,aziendari ere problemak ekartzen dizkio. Ahalik etalur gutxienarekin egitea lortu daiteke, baina gaur egun dagoenmakinariarekin oso zaila da hori. Eta fermentazioaere hor dago, fermentazioak ardiei ez die onikegiten.
Transgenikoen kasuan urteakdira Unamunori pentsua hartzen hasi ginela. Nik garbiesan nion sojarik ez nuela nahi. Illarra, baba, artoa etagaragarrarekin egiten digu pentsua eta esan nion transgenikorikez nuela nahi. Momentu honetan pentsu guztiatransgenikorik gabe egiten du.

– Aziendaren osasunaz gain, lurrarenosasuna ere badago.
Nekazaritza ikasketak eginnituenean produkzioa aipatzen zuten beti. Orduan mineralureikoa erabiltzen hasi ginen. Segituan ikusi nuen,gora etorri bai belarra, baina hondoan bakandu. Belarmota bat indartzen da eta bestea ito, ez dago orekarik.
Horren ordez, hasi nintzensei urtetik behin karea botatzen eta gero modu errotatiboanurte batean gorotza eta hurrengoan karea, fosforo etapotasioan oinarritutako minerala erabiltzen. Horrela, larreamotzagoa baina era berean askoz ere ugariagoaeta aberatsagoa etortzen da.


06 Etxalde: IKUSI ALE OSOA HEMEN