Politika Publikoak Elikatzen [I. Nazioarteko Mintegia: Azaroak 16-17 Donostia 2016]

Kronika

Ekitaldiaren argazkiak

[Galerian aurrera edo atzera egiteko, erabili alboetako geziak edo jarri erakuslea argazkiaren gainean eta erabili zure kurtsoreak]

2016-Seminario-Internacional-Alimentando-Políticas-Públicas

Ekitaldiaren argazkiak Facebooken: Ikusi

Elikadura-subiranotasuna eraikitzeko tokiko politika publikoak
  • Nola sustatu elikadura-subiranotasuna gure administrazio publikoetatik?
  • Zer esperientzia daude martxan?
  • Nola sustatu hainbat eragile sozial eta nekazari bultzatzen ari diren prozesuak?

Horri guztiari buruz eztabaidatzeko eta gure aliantzak sendotzeko, mintegi hau antolatu dugu. Txile, Brasil, Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Alemania, Italia, Euskal Herria...

Galtzen ikusten duzu? Kontaiguzue zertan zabiltzaten!!

Informazio guztia hemen: http://politikak-elikatzen.bizilur.eus/

INFORMAZIOA:  EUSKERA >>  |  CASTELLANO >>  |  FRANCÉS >> INGLÉS>>

HITZAURRE

Atsegin handiz aurkezten dizuegu Elikadura Subiranotasunerako tokiko politika publikoei buruzko Nazioarteko I. Mintegia. "Politika publikoak elikatzen" lelopean, nazioarteko eztabaidarako eta aliantzak eraikitzeko gune handi bat proposatzen dizuegu, elikadura-subiranotasunerako politika publikoak sustatzeko.

Publikoa kolektiboki bereganatzeko gune gisa ulertzen dugu, eta politika publikoak, berriz, eraldaketa soziala sustatzeko tresna gisa, kolektiboen eta pertsonen arteko ekitatea bermatuz. Elikadura-subiranotasunaren aldeko mugimendu zabal bat eraiki nahi dugu, non eragile bakoitzak (administrazio publikoak, gizarte-mugimenduak, baserritarrak, elkarteak, kontsumitzaileak...) beste elikadura-eredu bidezkoago eta iraunkorrago batzuk eraikitzen lagundu ahal izango dugun.

Mintegiak, fokua nazioartean zabalduz, honako gai hauei heldu nahi die:

  • Zein da Elikadura Subiranotasuna sustatu nahi duen tokiko politika publiko baten edukia?
  • Nola bultzatu antzeko prozesuak administrazio publikoetatik eta gizarte/nekazari erakundeen edo eremu desberdinetako erakundeen parte-hartzearekin?
  • Zer esperientzia mota daude martxan gaur egun, eta horietatik ikaskuntzak atera ditzakegu?
  • Zer aliantza egin ditzakegu zentzu horretan ekonomia justuagoetarako trantsizioarekin lotutako beste esparru eta diskurtso batzuekin, non pertsonen eta komunitateen ongizatea interes pribatuen edo interes korporatiboen gainetik nagusi izango den?

Politika publikoak elikatzen

 

Deskargatu kartela

EGITARAUA

Koordinatzaileak:

Elikaherria. EHNE Bizkaia
Etxalde logo

Laguntzaileak