Nakba. Maiatzaren 15ean, Palestinaren aldeko eguna.
Maiatzaren 15ean zorigaiztoko eguna da palestinarrentzat. Aurten 66 urte beteko dira mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez sortu eta herri palestinarraren garbiketa etniko politikari ekin ziotela. Palestinarrek Nakba eguna (hondamendiaren eguna) deitzen diote urteurren tamalgarri hori. Mundu osoan eta Euskal Herrian ere, Palestinako herriaren giza eskubideekiko begirunez, bat egiten dugu oroimen jardunaldi horrekin eta, hori dela eta, zenbabait protestaldi eta ekitaldi desentralizatuta antolatu ditugu herriz herri. Honi atxikita doakizue Nakbaren urteurrenaren harira Euskal Herria-Palestina SAREAk plazaratutako gogoeta, eta tokian toki antolatutako ekitaldien egitaraua.
Antolatzen du: Euskal Herria-Palestina SAREA
IRUÑEA
- Maiatzak 15, osteguna- Elkarretaratzea Merkaderes kalean, 19:30eanJar ezazu Palestinar bandera zure balkoian!!!!!!!!!!!!!
Karrikagunen (Sanduzelai) zinemaldia hilabete honetan:
- Maiatzak 20, asteartea- dokumentala: “Roadmap to Apartheid”. Karrikagunean 19:30ean
- Maiatzak 26, astelehena- dokumentala: “The Gatekeepers”. Karrikagunean 19:30ean
- Ekainak 4, asteazkena- “Palestina, harria eta olibondoak” liburuaren aurkezpena, Bingen Amadozen
eskutik. Liburutegian 19:30ean.
GASTEIZ
- Maiatzak 15, osteguna
Hitzaldia: “Nakba eguna Palestinan”.
Komite Internazionalisten eskutik, IKA euskaltegiak antolatuta. 10:00etan Aldabe Gizarte Etxean - Ikasle Mugimenduaren ekitaldia. Boikot akademikoarekin bat egiteko prentsa agerraldia. Ikasle Abertzaleak
Elkarretaratzea Posta plazan, 20:30ean
“66 urteko nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna”
AIARALDEA
- 18:00etan, Laudion, gela balioanitzean palestinari buzuko hitzaldia askapenako brigadisten eskutik.
- 20:00etan, elkarretaratzea laudioko lamuza plazan.
BILBO
Elkarretaratzea