Peio Iriart, Zaron laborari: “Etxalde ttipietan bada bizitzeko ahala”

[ARGIA/Laborari/2014-12-05]

Peio Iriart laborari ari da azken 11 urteotan Zaro herrian, Nafarroa Beherean. Biologikoan hazten ditu behi eta zerriak, zuzeneko salmenta eginez. Pirenaika behiak sartu ditu. Zerriki biologikoan eskaria oso handia da.

Noiztik instalatua hiz?

2003an instalatu niz behi gorriekin. 14 hektara baditut, 4 ha etxeko lurrak eta gaineratekoa auzoeri alokatua. Gehienak pentze dira, 11 ha, besteak iraztorrak eta oihanak. Hogoi behi gehien ditut eta hamar miga. Mendian ibiltzen ditut bost hilabetez, Irupilen. Xerriak hazten ditut ere. Zazpi zerrama ditut eta 60 bat zerri gizentarazten dituztanak. Biologikora pasatu niz duela bost urte.

Behietan bi arraza badituk…

Bai behi Blondak eta Pirenaikak baditut, bost Pirenaika. Behi Blondetan esne guti dugu. Iduritzen zitzautan ere mendiaren baliatzeko, behi ttipiagoak hobe zirela. Bai eta ere biologikorat pasatzean, zaldarea kario izanez, zaldare gutiago jaten zuten eta kanpoa hobeki baliatzen zuten kabalak ukaitea untsa zela. Hortarako ezarri nituen Pirenaikak. Gure etxean behiak abendo erditsu arte kanpoan dira, iraztorretan, belar pixka batekin lagunduz. Neguan ere, aroa alde delarik, ateratzen ditut.

Bi arrazen arteko abantail eta trabak ikusiak dituk?

Mendian, Pirenaika patarretan sartzen da gehiago. Urte zailetan, bazka xekatzen du gehiago Erditzean ez ditut sekula laguntzen.

Untsa bazkatu ondoan, erdi eta bi hilabeteren buruan berriz ernari dira. Ahatxea sortu ondoan, hein bat esne badute eta ahatxeak ez du dena edaten. Zaindu behar da, erroak hustu. Ahatxeak ttipiago dira bainan harditak, bizi nahi dute. Tropa osoa arraza hortarat pasatu nahi nuke, kurutzatuz ala kabalak erosiz. Ez dakit nola egin. Ahatxeak arinago dira, kasik 10 kilo gutiago egiten dute urtean. Bainan amek gutiago jaten dute. Eta beste abantailak badira. Ez dut kalkula egina ikusteko batek bestea ordaintzen duenez.

Haragiaren kalitatean badea diferentziarik?

Pirenaikaren ahatxeak beti gizenago dira, tendreago eta gustu gehiagorekin. Klientek hala diote. Harakin bati ere galdegin nakon entseatzea, erran gabe zer arraza zen. Oharrak sentsu hortan ukan zituen harek ere. Nik ez dut kasu emaiten haragiaren koloreari.

Haragiak gizena behar du enetako. Kolorea koperatifek ezarria duten zerbait da.

Xerri hazkuntzan aldiz, ez duk lekuko arrazaren hautua egin…

Animaleko gogoeta pasatu dut hortan. Euskal xerria gehiago atxiki behar da, beraz gehiago bazkatu eta biologikora pasatzean

pixka bat izitu niz, bazkaren preziorengatik. Hortako dut hautu hori egin. Zerri arrosak ditut, ez dakit zer arrazakoak… Xerrian

abiatzean, ez nakien deus hazkuntza hortaz. Hazkaia biologikoan behar da, horregatik zerramak baditut. Saltzeko ere, zerbait

berri egin nahi nuen eta euskal xerrian ainitz jende bada… eta hobe.

Biolojikoan zonbat balio du xerrien zaldareak?

Kasik 600 ? tona, biologiko ez denaren doblea. Orai, nahi den bezain bat ezartzen diet bazka, mugatu gabe. Ohartu niz manera

horrez gutiago jaten dutela, duten beharra bakarrik, lehenago asetzen zirelarik aldi bakotx. Eta xerriak hobeak dira.

Behietan ala xerrietan, dena transformatzen duk?

Bai biologikoan nizanez geroz. Xerrikian erdia harakin bati saltzen dut, erdia nihauk zuzenki. Ez dut gehiago merkaturik egiten.

Bordaleko mahastizain biolohiko batek antolatzen duen ate idekitzean parte hartzen dut urte guziz eta hortik lau aldiz urtean

banoa Bordalerat haragi eramaitera. Xerriki kolia 13,20 euro/kg saltzen dut, behikia ere, ahatxekia 14,20 euro/kg. […]


[Erreportai osoa, ARGIAn: IKUSI HEMEN]

Argazkia: Perio Iriart, Zaroko laboraria (Argazkia: Laborari)