Elikadura burujabetzaren alde egiteko bi hitzarmen sinatu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, bata Vía Campesinarekin eta, bestea, Etxalderekin. Hala, 150.000 eta 50.000 euro bideratuko ditu, hurrenez hurren, nekazarien mugimendu hauek babestu eta sustatzeko. “Gipuzkoako Foru Aldundiak, gaur sinatuko diren zuzeneko lankidetzako bi hitzarmen hauen bitartez, bat egiten du Euskal Herriko nahiz nazioarteko nekazari mugimenduarekin, eta, horrela, aurrera egingo dugu gizarte emantzipatu bat eraikitzeko ahaleginean, modu osagarri eta...