Urteko garrantzitsuena den hegaluzearen arrantzaldia amaitzeko egun gutxi falta direnean, euskal arrantzaleek ez dute euren kezka ezkutatzen sektorearen egoera dela-eta. Lan baldintzak, komertzializazioa, kontsumo ohiturak, kofradien papera… aztertu dute GARAk eta NAIZek itsasoko bizimodua oso gertutik ezagutzen duten LAB Arrantzako Jose Luis Gallastegirekin eta Leo Belaustegirekin. Euskal Herriko matrikula eta ikurrina da nagusi Ondarroako portuko ontzietan, baina Galiziako eta Kantabriako itsasontziak ere...