EH Bilduk egindako proposamena onartu da Hezkuntza Batzordean. Hala, proiektu pilotua abian jarriko du Jaurlaritzak, datorren ikasturtean 4 ikastetxek eskola jantokiaren eta bertan prestatzen diren jakien kudeaketa osoa euren gain hartzeko. Gaur egun, kudeaketa eredu horren aldeko apustua egiten duten eskolek ez dute, beste eredua aukeratzen dutenekin gertatzen den antzera, babes ekonomikorik jasotzen Eusko Jaurlaritzatik. Lau ikastetxetako eskola jantokietako kudeaketa eredua aldatzeko proiektu pilotua egitea onartu...