Zenbat dira Euskal Herrian gose diren biztanleak? Nola kudeatu beharko genuke elikaduraren krisia? Zein ardura dute administrazio publikoak, ezkerreko mugimenduek, herritarrek honetan guztian? Elikadura burujabetza izan al daiteke soluzioa? Galdera horiei heldu zieten GITE-IPES elkarteak urrian Bilbon antolaturiko jardunaldietan. Hona ekitaldiak emandakoa. Jateko eskubidea nazioarteko eskubide positiboa da, Nazio Batuen Erakundeak onartua eta tartean Espainiako eta Frantziako gobernuek sinatua. Eskubide transbertsala...