– Eusko Legebiltzarrak pausu garrantzitsua eman du, 4 eskolatan esperientzia pilotuak egin eta ikastetxeek beraien jantoki-zerbitzua kudeatzeko askatasuna izan dezaten onartuz. – Gaur arte, Euskadiko eskoletan egunero zerbitzatzen diren 92.000 otorduak emateaz 7 enpresa arduratu dira. – Eskola jantokien araudi berri baten aldeko kanpaina sustatzen duten erakundeek erabakia txalotzen dute, aldi berean oraindik ere egiteko asko dagoela azpimarratuz. Atzo, ekainak 16, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Komisioak argi berdea...
EH Bilduk egindako proposamena onartu da Hezkuntza Batzordean. Hala, proiektu pilotua abian jarriko du Jaurlaritzak, datorren ikasturtean 4 ikastetxek eskola jantokiaren eta bertan prestatzen diren jakien kudeaketa osoa euren gain hartzeko. Gaur egun, kudeaketa eredu horren aldeko apustua egiten duten eskolek ez dute, beste eredua aukeratzen dutenekin gertatzen den antzera, babes ekonomikorik jasotzen Eusko Jaurlaritzatik. Lau ikastetxetako eskola jantokietako kudeaketa eredua aldatzeko proiektu pilotua egitea onartu...