Apezgai ikasketak egin zenituen… Hemengo giroak horretara bultzatzen zuen. 10-11 urterekin sartu ginen azken belaunaldia izango da gurea. Baxoaren ondotik atera nintzen. Nekazaritza edo beste edozer egitea ez zitzaidan inporta, baina ezjakintasunak orduko nekazal mundua menpean atxikitzen zuela sinesten nuenez, argitasuna ukan eta ikasketak egitea garrantzitsua zitzaidan. Dena errateko, kontraesan bat nuen, uste bainuen jakitateak ematen zuela boterea, eta garai hartan ez genuen botererik nahi! Urte pare batez...