Xaloa telebistak leiho berria irekiko dio euskal kulturari, euskara hutsezko programazioa eskainiz. Crowdfunding kanpaina abiatu dute azpiegitura teknikoa eskuratzeko finantzazioa lortzeko. 1997az geroztik Baztan, Bertizarana eta Malerrekan diharduen Xaloa telebistak «jauzi kualitatiboa» iragarri du gaur, Iruñerrian ere emititzen hasiko baita aste gutxi barru. Topagunearen, Tokikomen eta Udalbiltzaren babesa jaso du. Ondo bidean, Xaloa Telebistak abenduan ekingo dio Iruñerrirako lehen probako emisioak egiteari, urte berriarekin batera programazioa egonkortzen joateko. Lanean...