AEBk eta EBk hilabeteak daramatzate merkataritza librerako eta inbertsioetarako akordioa negoziatzen (ingelesezko sigletan TTIP). Negoziaziook ixilpean ari dira burutzen, gizarte zibileko erakundeen ezelango parte hartze barik eta negoziatzen ari diren gaiei buruzko informazio barik. Hori bai, multinazional handiak lehen momentutik ari dira parte hartzen. TTIPa ez da arantzelen kontuetara mugatzen, era honetako negoziazioetan gertatu izan ohi denaren antzera. Kasu honetan orain arte indarrean diren hainbat araudi deusezteko negoziazioetan dabiltza:...