Jornadas: «¿Qué comer y cómo comprar?» [Gite – IPES / Labore]

Jornadas - Zer jan eta nola erosi

Gites-IPES oharra [Ver aquí:

"Zer jan, eta nola erosi? Elikadura Burujabetza Helburu "izenburupean jardunaldiak antolatu ditugu LABORErekin batera, eta ARGIA zein URIOLAren laguntzaz, urriaren 24tik 27ra, bi datak barne, Bilboko auzo ezberdinetan garatuko dena. Ekimen honen bidez, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahiko genuke.

Idioma: Euskara

Descargar Cartel

Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, eta Bilbon zehatzago, gogoetarako marko bat eskaintzea dugu xede: gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Teorian sakontzeko, eta baita praktikaren bitartez erantzun posibleak atera nahiko genituzke, aurkezturiko mahai-inguru hauekin.

Gaiak gaurkotasuna eta garrantzia badu, hori agerikoa da. Hainbat norbanako eta eragile murgilduak daudela ikustea baino ez dago horretaz jabetzeko. Gure partetik, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahiko genuke ekimen honen bidez.


JARDUNALDIEN EGITARAUA

Urriaren 24an (astelehena), 19:00retan, Bilboko Kafe Antzokian. Izenburua: "Elikadura negozioa ala denon eskubidea?” .

  • Paul Nicholson (Vía Campesina-EHNE Bizkaia)
  • David Garnatxo (Landare)
  • Aurkezle-moderatzailea: Aida Fernandez (LABORE)

Urriaren 25ean (asteartea), 19:00retan, Karmelon-Santutxu. Izenburua: “Alternatibak eraikitzea posiblea da?”

  • Jose Manuel Sanchez Gordillo (Marinaleda-ko alkatea)
  • Jakoba Errekondo (Bizi Baratzea, Agro-ekologian aditua)
  • Aurkezle-moderatzailea: Unai Brea (ARGIA-ko kazetaria)

Urriaren 26an (asteazkena), 19:00retan, Deustuko Gazte Lokalean. Izenburua: “Burujabetza ekonomikoa, soberania politikoaren oinarri”.

  • Esti Besa (Arabar Errioxa ardoa)
  • Jon Legorburu (Labore Oarsoaldea)
  • Aurkezle-moderatzailea: Haizea Egiguren (LABORE-ko kidea)

Urriaren 27an (osteguna), 19:00retan, Ekoetxean -Pelota kalea 5- (Zazpi Kaleak). Izenburua: “Urratsez urrats, Euskal Herria elikadura burujabetzaren bidean”.

  • Sonia Ingunza (EHNE eta Etxaldeetako Emakumeak-eko kidea)
  • Michel Berhokoirigoin (EH-ko Laborantza Ganbara).
  • Aurkezle-moderatzailea: Alaitz Ajuriagerra (Kidekoopeko kidea)

Bukaera emateko produktuen dastaketa: ardoa, gazta, produktu ekologikoak borondatearen truke...