Elikagai ekologikoak eta autogestioa eskolako jantokietan

Experientzi batzuk.

Kurutziaga Jantokia [Gasteiz]

Egun, gure gizartean zabaltzen ari den kezketariko bat da kontsumitzen ditugun produktuen kalitatea eta jatorria, zer jaten dugun eta non ekoitzia den jaten dugun hori, alegia.

Gure helburua gaur eguneko eskaintza hobetzea da: ikastolako jantokian, gure haurrek sasoian sasoiko produktuak, bertakoak eta ekologikoak kontsumituz. Gainera, jantokiaz haratago, garrantzia eman diogu bestelako aztura osasuntsuak hartzeari ere (hamarretako osasuntsuak, hortzak garbitzeko ohitura, eguerdiko zaintza bideratua…)
«Polita, baliagarria eta oso logikoa. Hala deskribatzen du Mariaje Portillok, Gasteizko Udaleko hezkuntza teknikariak, udal haur eskoletako jantoki ekologikoen esperientzia. Azpimarratzen du bizitzaren sasoi horretan (4 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrak doaz haur eskoletara) gauza berriak ezagutzeko momentuan daudela umeak, “testurak, zaporeak… asko zaindu beharreko garaia da eta eskoletako sukaldeen kudeaketa zuzenak horretarako aukera ematen du; alde batetik umeen menuak eskoletan bertan egiteak eta bestetik elikagai ekologikoak erabiltzeak, zerbitzuaren kalitatean eragin zuzena izan dute eta askoz hobetu da, eta umeek gusturago jaten dutenez jantokiko denbora ere atseginago izaten da”».

https://kurutziagajantokia.wordpress.com/nortzuk-gara/

Ekolapiko [Gipuzkoa]

UDALERRIA/IKASTETXEA/OTORDU KOPURUA
Donostia/Zuloagako Udal Haur eskola/65
Donostia/Juana de Arco Haur eskola/100
Oiartzun/Haurtzaro Partzuergo Udal Haur eskola/175
Beasain/Andra Mendi Ikastola/130
Usurbil/Usurbilgo Udal Haur eskola/90
Orereta/Oreretako Uztargi Haur eskola/50
Hernani/Hernaniko Haur eskola/125
Segura/Segurako Aterpetxea/25
Ibarra/Uzturpe Ikastola/100
http://www.ekolapiko.net/index.php/eu/ekolapikoa/non-martxan

Azkue Jantokia [Azkue Ikastola, Lekeitio]

«Gure gizartearen garapenak premia berriak dakartza berarekin batera. Eta ikastetxeoi dagokigu horietako batzuei erantzuna ematea, haurtzaindegi zerbitzuaren (eskolaratze goiztiarra edo ordutegi malguak), eskolaz kanpoko jardueren edo jantoki zerbitzuaren bidez.
Sasoi batean, jantoki zerbitzuaren helburu nagusia umeei jaten ematea bazen ere, gaur egun, umeen heziketan atal garrantzitsua da. Alde batetik, pertsona arteko komunikaziorako eta giza harremanetarako leku aproposa da (harreman afektiboak eta trebetasun sozialak lantzen dira); beste aldetik, higienea zaintzen ikasten dute, janari ezberdinak deskubritzen dituzte (testura berriak, zapore berria …), eta bertan ardurak banatu eta bete behar dituzte.
Azken batean Ikastolaren Hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gunea dugu jantokia.Eta balore horiek praktikan jartzeak jantoki ekologiko eta autogestionatu baten aldeko apustua egitera eraman gaitu. Apustu horrek 1) kontsumo arduratsua bultzatzea, 2) baserritarraren eta Ikastolaren arteko harreman zuzena sustatzea, 3) Lea Artibain, edo inguruan, ekoiztutako sasoiko elikagai ekologikoak erabiltzea eta 4) bertoko ekonomia sustatzea dakar.»

http://azkuejantokia.blogspot.com.es/p/azkue-ikastolako-jantokiaren-izaera.html

San Fidel Ikastola [Gernika]

Janaria ikastolan egiten da. Jantokiaren kudeaketa ASKORA enpresak darama.

Elikagai osasungarrien kontsumoa sustatzeaz gain (lekaleak, barazkiak eta arraina), tokiko ekoizleen gero eta produktu ekologiko gehiago erabili nahi ditugu gure jakietan. Eguneko janariaren %40a ekologikoa da eta ahal den neurrian, eskualdekoa.

Menu bereziak eskaintzen dira beharrizanen arabera: zeliakoak, erregimenak, beste…Picnic zerbitzua eskainiko da irtenaldietarako.

http://www.sfidelikastola.com/euskera/que/servicios.html

Salbatore Mitxelena [Zarautz]

http://www.zarauzkoikastola.org/web/pages/content.php?dId=354

Larrabetzuko eskola

Guraso elkarteak kudeatutako jantokia. Menua osatu, erosketak egin, langileak kontratatu, guztia guraso elkartearen esku dago.

http://www.larrabetzukoeskola.org/jantokia/

 

Catalunya:

«Catalunya da el sí a la compra pública alimentaria de proximidad»
https://www.elikaherria.eus/2014/05/catalunya-da-el-si-a-la-compra-publica-alimentaria-de-proximidad/

 

 


Argazkia: Javier Lastra CC-By